We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Basoan Barrena

from Basoan Barrena by Ostabe

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

lyrics

Etxean sartu ziren
Jadanik atea zegoen irekita
Aita eta ama eraman zituzten
paseo bat ematen basoan barrena

Oin hutsik ibili ziren
Biluztera behartu
Jipoiak ere jasan zituzten
Eta lurzoruan belaunikoz makurtu

Armekin sartu ziren
Batasuna defendatzeko asmoz
Justizia erabili zuten
Haien interesen alde, egiteko

Etxean sartu ziren
Ni jolasten nengoela
Aita eta ama eraman zituzten
Inoiz ez itzultzeko asmoz


Eta zerk, eta nork
Eramango zituen hemendik kanpo
Eta zerk, eta nork
Eskuak goian, armen preso

Ez egin negar
Haien gezurretan, eskuak dituzte odolduak
Ez egin negar
Atzoko zigorrak gaur ere kobratzen dira


Gezurrak salatuta
Etorri ziren gure etxera
Nonbaiten entzun omen zuten
Traizioa, gure ahotsetan zela

Isiltasuna izan zen
Testigu nahikoa
Eta haien indarkeria
Epaile eta borrero bakarra


Gaua hotza zen
Hotzago nire oinak
Basoan sartu nintzen
Laino zuri, baten barnean

Elurretan utzi zuten
Jarraitutako bidea
Oinatzak segitu nituen
Arropak bustiz baso barruan


Eta zerk, eta nork
Eramango zituen hemendik kanpo
Eta zerk, eta nork
Eskuak goian armen preso


Ez egin negar
Haien gezurretan, eskuak dituzte odolduak
Ez egin negar
Atzoko zigorrak gaur ere kobratzen dira


Elurrarekin joan ziren
Udaberria etortzen den moduan
Lurzoruan aurkitu nituen
Kolkoa gorri, aurpegia zuri

Ez egin negar
Haien gezurretan, eskuak dituzte odolduak
Ez egin negar
Atzoko zigorrak gaur ere kobratzen dira

credits

from Basoan Barrena, released June 18, 2018

license

all rights reserved

tags

about

Ostabe Sodupe, Spain

Ostabe, 2015eko udan jaiotako musika taldea da, Sodupe eta inguruetako 4 kidez osatua, Punk Rock generoan murgildurik.

2018ko Martxoan, lehenengo diskaren grabaketa hasten da “Basoan Barrena” deiturikoa. Diska honen 11 abestiak munduaren islada zikinaren aldarikarri dira. Urte bereko ekainean diska aurkezten dute. Buruak lehertu arte!
... more

contact / help

Contact Ostabe

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Ostabe, you may also like: